Itxi

Elkarrizketa

Covidaren ondorioak harreman sozialetan ere igarriko dira

Marijo Deogracias | Eitb Media

EHUren OPIK taldeko Yolanda Gonzalez soziologoak hitz egin digu pandemiak eragin dituen, eta eragingo dituen ondorio sozialez.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pandemiak ekarri dizkigun eta ekarriko dizkigun ondorio sozialak nolakoak izango dira? Gure harreman sozialetan edo 3 hilabetez jarraian etxean eman zuten neskato-mutikoen harremanetan eragin ote du? EHUko “Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko OPIK Ikerketa-Taldeko kide eta ikerlaria da Yolanda Gonzalez, soziologoa. Gure harreman sozialetan aldaketak eragingo dituela uste du berak, gure artean harremanak izateko moduan sumatuko dela distantzia mantendu behar izateak, edo ezin ukitzeak. Halaber, osasun publikoa sendotu behar dela agerian geratu dela iritzi dio Gonzalezek, batez ere “lehen arreta sistema”. Pandemiari aurre egiteko neurriez erakundeek emandako azalpen moduak erakundeekiko herritarron jarrerak ere eragingo duela azaldu digu OPIK taldeko kideak; are gehiago, "erakundeen aldetik fokua ardura indibidualean jarri dute, kontuan hartu gabe herritar guztien egoera desberdina dela". Hala, Gonzalezk ustez, neurrien betetze maila aztertzeko orduan kontuan izan beharra dago begirada soziala.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)