Itxi

Komunikazio politikoa

Adina garrantzitsua da politikagintzan?

Marijo Deogracias | EiTb Media

Ion Muñoa Deustuko unibertsitateko irakasle eta hango Komunikazio ikertaldeko kidearekin errepasatu dugu zein adinetan iritsi izan diren lider politikoak agintera zenbait herrialdetan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Adina garrantzitsua da politikagintzan?". Ion Muñoa Deustuko unibertsitateko irakasle eta hango Komunikazio ikertaldeko kideak proposatu du galdera "Baipasa"n. Ameriketako Estatu Batuetara begiratzen badugu ezetz esan beharko genuke, edo behintzat gazte ez izatea ez dela arazo aginteri iristeko: Joe Bidenek 79 egingo ditu azaroan eta  Nancy Pelosik 81 urte bete ditu martxoan.

Eta, gerturago begiratuta zer? Gaur egungo lider politikoak garai batekoak baino zaharragoak al dira? Bi datu: Carlos Garaikoetxeak Lehendakari izendatu zutenean 42 urte zituen; Urkulluk, 51. Garaikoetxearen gobernuko sailburu gazteenak, Pedro Miguel Etxenikek, 30 urte zituen; Urkulluren gobernukide gazteenak, berriz, Javier Hurtadok, 40.

Europan, gazteenen artean, Austriako lehen ministroa aipatu du Ion Muñoak: Sebastian Kurz 31 urte zituela iritsi zen kargura. Adinekoenen artean, Mario Draghi: Italiako lehen ministro kargua hartu zuen ia 74 urterekin.

Adina, baina zeren adierazgarri da? Politika moduetan edo erabakietan eragiten ote du? Gehiago jakin nahi izatera, entzun, Ertzak!

 

 

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)