KLIMA LARRIALDIA
Zinemagintzaren sektorea ez da jasangarria ingurumenarekiko
Marijo Deogracias | EiTb Media
Hori dela eta, zero waste edo zero zabor estrategia garatzen ari da Dawa Fernandez zinemagintzaren industriak ez dezan hainbeste zabor sortu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kaliforniako unibertsitateak jada 2006an egin zuen ikerketa baten arabera, han egiten ziren zinema eta telebistarako ekoizpenek 8,4 milioi tona CO2 eragiten zuten urtero, eta Estatu Batuetan 15 milioi tona zabor.
Dawa Fernandez jasangarritasunean formatzaile eta aholkulariak sektore hori ere zero waste estrategiara gehitzeko lanean ari da eta Señor y Señora ekoiztetxearekin ari dira lanean, zero zabor estrategiarekin egingo den lehenengo film luze batean.