Itxi

Enpresa arduradun talentudunak

Leire Garcia, Lucia Arana eta Miren Ortiz, enpresari gazte onenen artean

Marijo deogracias | EiTB Media

Young Business Talents lehiaketan aritu dira Urduñako Antiguako Andra Mari ikastetxeko ikasleak. Euren enpresa-proiektua laugarren postuan geratu dira. 138 milioi euroko mozkinak lortu dituzte!

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Urduñako Antiguako Andra Mari ikastetxeko ikasleak Young Business Talents lehiaketan aritu dira. 9.685 ikasle lehiatu dira euren negozioa errentagarriena izan dadin. Simulagailu bidez esnekien eta jogurten enpresa bat kudeatu dute. Kontatu digutenez, Txefo38 taldearen enpresak 138 milioi euroko irabaziak izan ditu. Ez dago batere gaizki euren lehenengo aldia izateko!

Oscar Uliarte Delgado irakasleak "Baipasa"n kontatu duenez, konfiantza osoa zuen bere ikasleengan eta, azkenean, laugarren postuan geratu da taldea. Pozik eta harro egindako lanarekin, nola egin duten kontaktu digute Urduñara egindako bisitan. Gainera, aukera izan dute erabakiak hartzen ikasteko, lan-taldean aritzeko eta ekonomia gaietan sakontzeko.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)