ZIENTZIA
Plastikoa degradatzeko gai diren mikroorganismo gehiago identifikatu dituzte
Marijo deogracias | EiTb media
Joseba Bikandi EHUko mikrobiologoak azaldu du geroz eta mikro-organismo gehiago identifikatzen ari direla plastikoa degradatzeko gai direnak. Hala ere, prozesua oso motela da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ozeano Barera heltzen diren Ipar-Ameriketako eta Asiako zaborrak biraka aritzen direla azaldu digu EHUko mikrobiologo Joseba Bikandik Baipasa saioan, Korronte erraldoi batean (argazkian) bueltaka ibiltzen direla. Zabor horiek korronte orokorretik alde egin eta metatu egiten dira kontinente baten edo bestearen alboan dauden bi zonaldetariko batean: Kaliforniako kostaldetik gertu eta beste bat Kaponiatik gertu.
Zabor horretako asko plastikoa da. Degradatzen zaila den zaborra. Hala ere, geroz eta mikro-organismo gehiago identifikatzen ari dira itsasoan gai direnak plastikoak degradatzeko. Gehiago jakin nah izatera, entzun Baipasa Nahieran!