Gure haria
Beste museo horiek
Ganbara, garajea , denda edota etxeko egongela izan litezke museo.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Museoen Nazioarteko Egunean Soraluzeko Etxabe harategian izan gara BAIPASAn. IÑAKI ETXABEk xerra, oilasko eta urdaiazpikoen ondoan dauzka erakusgai herritarren argazkiak eta josteko makinak.
Bilboko Cebreiro botikan bestalde, GETXAN ARGINZONIZek bere aurreko bi belaunaldietako botikariek gordetakoekin eta bezeroek ekarritakoekin farmaziaren museotxoa osatu du Colon de Larreategi kaleko farmazian. Non bestela?
Etxeko egongela museotxo bihurtu beharrean aurkitu da NEREA ORMAETXE mungiarra bere eskuz egiten dituen panpin etxeak gordetzeko. Eta JAVIER ETXEBARRIETAk ganbara eta garajea bete ditu egurrez egiten dituen piezekin. Musika tresnak azkenaldian.