Itxi

On Ekin

Aspertuta edo estresatuta gaudenerako errezeta osasungarriak

Emozioek elikaduran duten eraginaz aritu zaigu Nahia Zeziaga nutrizionista, eta "kongito" osasungarriak eta ogitarteko bikain bat prestatzeko errezetak azaldu dizkigu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Egundoko eragina daukate emozioek elikaduran eta, On Ekin zentroko Nahia Zeziagak "Baipasa"n azaldu digunez, jatea, gaur egungo testuinguruan, bizirautea baino askoz gehiago da. Energia eta nutrienteak eskuratzeko jaten dugu, jakina, baina zerbait ospatzeko, ingurukoekin egoteko, eta emozioak kudeatzen laguntzeko ere erabiltzen dugu janaria. Horregatik, oso garrantzitsua da elikagaiekin daukagun harreman hori egokia izatea, askotan gure emozioen "sendagai" moduan erabiltzen bait ditugu hainbat elikagai eta beraiekin harreman desegokia sortzeak eragin kaltegarriak izan ditzake epe luzera. 

Izan ere, ako jatun emozionalak gara eta, adibidez, triste gaudenean tristura hori kenduko didan hori bilatu beharrean elikagai konkretuetara jotzen dugu emozio hori lausotu nahian. Eta kontua da, kasu horretan, elikagaiek laguntzen dutela tristura hori "estaltzen" baina denbora gutxiko kontua izaten da, benetan arazoaren erroa ez delako konpondu. Triste gauden bakoitzean adibidez txokolatera jotzen badugu, txokolatea tristura sendatzeko zerbait moduan erlazionatuko dugu, eta emozio hori sentitzen dugunean, hori jaten bukatuko dugu. Kontua ez da txokolatea ez jatea, kontua da txokolatearekin dugun harremana hobetzea eta triste gauden bakoitzean hori jateko beharra ez sentitzea. Gainera gero, jende askori erruduntasun sentsazioa eragiten dio jateak eta horrek arazoa areagotzea ere eragin dezake. 

Bestalde, jende askok ospakizunak janari ez-osasungarriz osatuta egon behar direla uste du baina ez dauka zertan horrela izan. Jakina guztiz baliagarriak izango dira janari ez osasungarriz osatutako ospakizunak ere baina gaur osasungarriagoak proposatuko ditugu. Orduan zer jarri dezakegu zizka mizka moduan lagunarteko bazkari edo afari batean? Adibidez, enkurtidoak (olibak, pepinilloak, kipulatxoak...), muskuiluak, fruitu lehorrak, gazta, artozko opiltxo txikiak, hummusa, guakamolea, fruta deshidratatua, berberetxoak, urdaiazpikoa, fruta... 

Gainera, asperdurak ere eragin handia du elikadura ohitura txarretan. Nori ez zaio gertatu etxean aspertuta egon eta hozkailura bueltak ematen hastea zerbait aurkitzen duen ikustera? Zerbait egiteagatik oso normala da janaria bilatzen hastea eta normalean ez dira elikagai oso osasungarriak izaten. Horri lotuta, "kongito" osasungarrien errezeta azaldu digu.

Azkenik, gure bizimoduak estresatuta egotera garamatza eta askotan ez dugu denborarik ateratzen elikadurari arreta jartzeko. Gainera, antsietate egoerak izatera iristen gara eta koipetan eta azukretan aberatsak diren elikagai asko jaten ditugu estres hori estaltzeko intentzioarekin. Askotan planifikazio faltagatik izaten da, denboraz justu gabiltzanez, elikadura bigarren planoan gelditzen da eta ez dugu hurrengo eguneko bazkaria prestatzen eta aurrean topatzen dugun lehenengo gauza jaten dugu. On Ekineko gomendioa ahal den heinean elikadurari bere garrantzia ematea litzateke agendan tartetxo bat bilatuz eta, adibidez, bazkaltzeko denbora gutxirekin baldin bagabiltza eta ogitartekotxo bat jateko aukera besterik ez badaukagu, errezeta hauxe proposatu digute:

Ogitartekoa: Ogi integrala, ahuakatea, izokina, rukula, tomate laminak eta gazta freskoa edo mozzarella .

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)