Gure haria
Etorkizuneko diskoteka
Lierni Ibargutxi | EITB Media
EHUko ikasle talde batek diseinatutako The Cure etorkizuneko diskoteka saridunak Aitor Etxebarriarekin, Elektrojaia +D jaialdiaz eta Berlingo klub eszenaz hitz egiteko parada eman digu
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iñigo Jimeno Fraca Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasleak azaldu digu zer den The Cure. Horrela deitu dute berak eta bere taldekideek -Martina Gardeazabal Beascoak, Ivan March Calvok eta Elena Millán Medelek- asmatu duten diskoteka. Bigarren saria jaso du proiektuak Aplomo webguneak antolatutako lehiaketan. Ermuan, berriz, gaur hasi dute Elektrojaia +D jaialdia eta Javier Ganuza antolatzaileak kontatu digu nola antolatzen den musika elektronikoko jaialdi bat pandemia tarteko. Aitor Etxebarria musikari eta dj ezagunak musika jartzen bizi izandako pasadizoak gogoratu ditu eta berak klubak nola ulertzen dituen azaldu digu. Danel Agirre berriemalearekin, berriz, Berlingo klubei buruz jardun dugu.