GURE HARIA
Esan non jaio zaren…
Tere Beloki | EITb Media
… eta batzuetan esango dizut ze izen duzun eta beste batzuetan, zein den zure ofizioa edo afizioa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Arantzazu, Arrate, Aitziber, Blanka eta Zuriñe izenak kontatzen aritu gara Oñatin, Eibarren, Urdiainen eta Gasteizen.
Goierri aldetik bestalde Joxean Mujika eta Etor Telleria arkeologoek kontatu digute nola trasmititu den arkeologiarako harra belaunaldi batetik bestera.
Markinako frontoiko arduradunarengana, Santi Olaberengana, jo dugu Markinako etxe bakoitzean pilotari bat ote dagoen jakiteko.
Pettik azaldu digu ondoren zergatik sortu den azken urteetan horrenbeste musikari Beran. Eta Karlos Galarragak Beart, Bergarako artisten elkarko buruak azaldu digu zergatik deitzen zaion Bergarari margolarien herria.