On Ekin
Janari soberakinei probetxua ateratzeko errezetak
Elikagaiei bizitza berri bat nola eman diezaiekegun azaldu digu On Ekineko Andrea Larrea nurizionistak, eta hiru errezeta proposatu dizkigu: Mugurdi marmelada, oilaskoa kurri saltsarekin eta hummusa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaur egun janari ugarik amaitzen du zakarrontzian inongo erabilerarik gabe. Hori dela eta, elikagai horiei bigarren bizitza bat nola eman azaldu digu "Baipasa"n On EKin zentroko Andrea Larreak. Milaka irizpide daude aprobetxamendu horretarako: elikadura antolatzea, erosketak behar bezala egitea, erositako hori modu egokian biltegiratzea eta gero buruari eragin eta "soberan" geratu zaizkigun jakiekin plater goxoak prestatzea.
Plangintza: Plangintza edo elikadura antolatu bat izan gabe bizi bagaitezke ere, plangintzak, aprobetxamenduarekin lotuta, erosketak egitea erraztuko digu eta, hortaz, beharrezko jakiak soilik izatea errezagoa izango da. Azken finean, plangintza egitera goazenean, hasteko, etxean egingo ditugun otordu kopuruak zenbat eta zein diren aztertuko dugu; hortaz, kanpoan bazkalduko dugula aurreikusiz gero, edota asteburuan kanpora goazela aurre ikusiz gero, soililk etxean egingo dugun otordu horietarako jana erosiko dugu eta ez da alferrik galduko. Gainera, lehenengo, etxean zer daukazun aztertzea eta horrela hori ere aprobetxatzea litzateke egokiena.
Batch cooking-a: Batch cooking-a ere aprobetxamendurako lagungarria izan daiteke. Adibidez, askotan, errezeta batzuetarako tipula erdia, piper erdi eta abar behar dira, eta egun batean plater bat baino gehiago prestatzean, osorik erabiliko ditugu eta, horrela, hozkailuan zabalik ahaztuko ez zaizkigun barazkiak ekidingo ditugu.
Presttzean, gainera, errazio gehiago egiten baditugu, bero berarekin egun gehiagotarako otorduak prestatuko ditugu eta hor energia aprobetxatuko dugu. Ondoren, horiek izoztu, eta hurrengo egun baterako prest izango ditugu.
Erosketak: Gaur egungo bizitza erritmoan ez dugu denbora nahikorik izaten edo ez dugu denbora behar bezala antolatzen egunean behar ditugun jaki freskoak erostera joateko. Horregatik, joera handia daukagu astean 1-2 bider joateko erosketak egitera, eta egun horietan asterako behar duguna erosteko. Aukera egokia den arren, batzuetan, horrek behar baino gehiago erostera eramaten gaitu. Badaude trikimailua batzuk: egun baterako baino gehiagorako arraina, haragia edo dena delakoa erosi behar badugu, hurrengo egunetan jango duzuna hozkailuan utzi eta gainontzeko dena izoztu anoa egokitan.
Frutak aukeratzeko orduan, helduagoak edo ez horren helduak daudenak aukeratu eta horren arabera kontsumitzen joan.
Erosketa antolatzeko orduan, etxean lehenagotik zeuden jakiak aurrean kokatu eta berriak atzean.
Erretilu handiagoetan dauden jakiak erosiz gero zabor gutxiago sortzeko, etxean gero banatu beste erretilu berrerabilgarri batzuetara eta antolatu.
Errezetak:
- Mugurdi marmelada.
- Oilaskoa kurri saltsarekin (labean egindako oilaskoen soberakinekin).
- Erremolatxa hummusa (egositako txitxirio soberakinekin).