Itxi

Gure haria

Gela bat norberarena

Lierni Ibargutxi | EITB Media

Nork bere gela baduen eta gela bakoitzean oso gauza bestelakoak aurkezten dizkiguten lau emakume izan ditugu protagonista.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Laida Aldaz koreografo eta zinegilearen The room film laburrari Londresko International Monthly Film Festivalen ohorezko aipamenarekin nabarmendu dute. Zinetika jaialdiaren antolatzaile ere baden Aldazek konfinamenduan bere logelan grabatutako film honen gorabeherak kontatu dizkigu.

Hain zuzen ere, konfinamenduan etxean denbora asko pasa beharrak bere lau hormek erakusteko eta sareak sortzeko ere balio dutela erakutsi zion Idoia Rodriguezi eta dekorazioaren eta apainketaren maitale honek duela hilabete eskas argitaratu du Zokoako badia Instagram kontua. Malen Agirrek, berriz, ehun eta gainazaletan estanpatu zoragarriak diseinatzeaz gain, dimentsio handiko mihiseak margotzen ditu eta urrirako erakusketa bat prestatzen ari dela kontatu digu.

Bois et Fer altzari dendako Maddi Ugartek, bere aldetik, bezero eta bezero artean, "Baipasa"ri erantzuteko tartea hartzeko aukera izan du eta haritza eta burdina erabilita nolako piezak sortzen dituzten azaldu digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)