GURE HARIA
Ekainak ditu nazioarteko egunik onenak
Unai Iradi | EITB Media
Ekainak dituen nazioarteko egunei buruz hitz egin dugu protagonistekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nazioarteko egunei sarri begiratzen diegu "Baipasa" saioan eta jabetu gara ekainak egun interesgarri asko dakartzala berarekin. Besteak beste, Txokolatezko izozkiaren egunari buruz hitz egin dugu, Felipe Omagogeaskoa, Omago txiki izozki dendako jabearekin.
Sushiak ere badu nazioarteko eguna ekainean eta horrek eman digu aitzakia guraso talde baten ekimenaz hitz egiteko eta Leire Iturregi Mimoka sushi dendako jabeetako bat izan dugu saioan .
Bi horiekin nahikoa ez eta musikaren eguna ere ospatzen da ekainean eta Laiotz taldeko abeslari berriarekin, Itxaso Trekurekin hitz egin dugu.
Amaitzeko berriz, bizikletaren mundu eguna pasa berri dela aprobetxatuz Antiguabike bizikleta dendako Iñaki Aizpururekin hitz egin dugu eta bizikleta gainean ibili gara alde batetik bestera.