Itxi

Zientzia

Gure azalean 200 eta 1.000 mikroorganismo espezie artean ditugu

Marijo Deogracias | EITB Media

Gure azalean dauden mikroorganismoez gehiago ikasteko aukera eman digu Joseba Bikandi EHUko mikrobiologoak; alegia, mikrobiotaz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hau ez da beldurrezko film bat, baina izan zitekeen. Izan ere, EHUko mikrobiologo Joseba Bikandik azaldu digu gure azalean 200 eta 1.000 mikroorganismo espezie artean daudela, ikerlari batzuen ala besten lanak aintzat hartzen baditugu. Azaleko lagina handiagoa denean, espezie gehiago detektatzen dira, eta erabilitako teknikaren arabera ere espezie gehiago edo gutxiago detektatzen dira. Gainera, gure azalean bizi diren mikroorganismoak zauri bat daukagunean kaltea eragiteko gaitasuna daukate. Hori dela eta, eskuak ondo garbitzeak eta garbi izateak berebiziko garrantzia dauka.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)