Kargatzen...
Itxi

Gure haria

Baipasaren scrabblea

Lierni Ibargutxi | EITB Media

Jostalari pasa dugu arratsaldea programaren izeneko hizkietatik hitzak eta elkarrizketak josiz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Baipasa"ren B hizkiak bolaluma eman digu eta Lierni Mendia marrazkilariak bere lan-tresnaren sekretuak argitu dizkigu. Bi ditu eta L hizkietako bat hartu diogu bolalumari eta lerroei buruz Patio Studioko Asier Gesalagarekin hitz egin dugu. O hizkiak olatua ekarri digu eta Mexikoraino joan gara, bertan Mexi Log Fest longboard txapelketan lehiatzen diharduen Jon Garmendia surflariarekin mintzatzera. Baipasaren S hartuta, Socha agertu zaigu: neologismo bat, John Koening idazlearen sormenak emana eta Noir Socha musika taldeari izena ere eman diona. Horixe kontatu digu taldeko Joseba Basarte kideak. Socharen A hartuta, azken hizkia eman diogu zilarra hitzari eta Ziku Armendariz bitxigileak material hori nola lantzen duen azaldu digu. Olatuaren U hizkitik, ukondoaz jardun dugu Gazteako Ibon Fernandez esatariarekin.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)