Gure haria
Bai esan?
Tere Beloki | EITB Media
Urtea amaitzerako izaera unibertsala galduko dute telefono kabinek estatu espainiarrean eta kaleetan dauden apurrak kenduko dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Madrilgo kongresuko egutegiak hutsik egiten ez badu, urtea amaitzerako lege izango da telekomunikazioen lege proiektua. Bide horretan da duela hilabete kontsulta publikoaren epea amaitu ostean. Eta lege horrek besteak beste zerbitzu unibertsal izaera kenduko die telefono kabinei eta horregatik desagertuko dira gure geografiatik. Ez ordea gure oroimenetik.
Telefono kabinetako soinuak eta bizipenak berritu ditugu ezer baino lehen "Baipasan" eta, ondoren, ETB1en ezagun egin den kabina izan dugu hizpide. "Bidegurutzean" euskal musikari buruzko saioan bizkarrezur eginkizuna duen kabinaz aritu zaigu Galder Izagirre zuzendaria.
Mugikorrik ez zen garaitan izaten ziren telefono publikoak nolakoak ziren kontatu ditu Alizia Mugarzak, Mallabiako Trabakua Behekoa tabernakoak, eta Josu Iztueta Nairobitarra autobuseko bidaiariak gogoratu digu atzerrira joandakoetan nola ibiltzen zien telefonoz deitzeko.