Kargatzen...
Itxi

Gure haria

Izar artean ibilaldia

Lierni Ibargutxi | EITb media

Itziar Garate astrofisikaria, Étoile Zarautzeko Joana Izturieta, Izarte Aretoko Ander Rovira aktorea eta Izarfilmseko Izaskun Arandia.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Unibertsoan ba omen daude bilioi bat trilioi izar. Eta unibertsoa esaten dugunean, unibertso behagarria esan nahi dugu. Esploratu gabeko espazioa kontuan hartu gabe. Zorabiatzeko moduko zifra eta dimentsioetatik gertuago etorrita, izarrak egunerokoan atzemangarriagoak zaizkigu: zeruan bezala, itsasoan ere badaude izarrak…. eta izarrek ematen digute ostatuen edo jatetxeen mailaren berri. Hezur-haragizkoak ere badaude izarrak. Galaxietakoak bezain urrutikoak iruditzen zaizkigu askotan. Baina "Baipasa"ko unibertsoan oso hurbilekoak ditugu: gure gonbidatuak dira hemen izarrak. Eta kolaboratzaileak ere bai. Egunero hitz egiten hasi eta dir-dir egiten dute euren istorioekin. Entzun nahi dituzu gaur kontatu dizkigutenak? Eman playri!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)