On Ekin
Espezien abantailak eta horiek erabilita hiru errezeta osasungarri
On Ekin zentroko Nahia Zeziaga nutrizionistak intolerantziez hitz egin digu eta espezieak zertarako diren erabilgarriak azaldu du. Errezetak: tofu marinatua, falafela eta porridgea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nahia Zeziaga intolerantziez eta digestio arazoez hitz egin digu "Baipasa"n. Hasteko, nabarmendu du elikadura ohitura ezegokiak aurrera eramateak digestioak okerrak eragiten dituztela. Adibidez fruta, barazki eta lekaleetan baxua den elikadura patroi batek eragina izan dezake horretan, zuntzetan baxua den elikadura bat aurrera eramaten egongo ginelako eta eta horregatik askotan tripetako mina, puztutasun sentsazioak izaten ditugulako. Hori dela eta, askotan intolerantzia batekin lotzen dugu egoera baina ez da kasu guztietan horrela izaten. Interesgarriena litzateke elikadura patroia hobetzea eta nola eboluzionatzen dugun aztertzea eta, hobetzen ez badugu, intolerantziarik daukagun aztertu beharko litzateke. Bestalde, gaixotasun konkretu batengatik ere izan daiteke baina oso gai zabala litzateke digestio arazoena.
Intolerantzia ohikoenak laktosari eta glutenari intolerantzia dira. Lehenengoa laktosa (esnearen azukrea) kopuru ohikoetan hartzeko eta digeritzeko ezintasuna litzateke eta bigarrena, berriz, glutena (zereal batzuen proteina) digeritzeko eta xurgatzeko ezintasuna da hesteko mukosa minduta dagoelako.
Laktosa esnekietan eta hau erabiltzen den produktuetan egoten da. Batez ere esnean dago, eta ikerketen arabera ikusi da esnekirik gabe bizi gaitezkeela beraz laktosarik gabe ere bizitzea posible litzateke.
Laktosa gabeko produktuak hartzeko hiru aukera daudela esan genezake:
Esnekirik ez hartzea (edari begetalak erabili daitezke alternatiba gisa)
Laktosa gabeko produktuak hartzea (esnekiak baina laktosarik gabeak edo laktasa daukatenak). Hauek laktasa dute laktosa monomerotan banatzeko.
Kopuru txikian hartzea edo jogurtak, gazta onduak… kontsumitzea, hartzidura prozesuan laktosa desagertu egiten delako. Edo esnea kopuru baxutan hartzen duten pertsonak badaude ere bai.
Glutenari intolerantzia edo zeliakia baldin badaukagu ere, arazorik gabe egin dezakegu "bizitza normala", hau da, ez da beharrezkoa bere presentzia gure bizitzan, bestela zeliakia daukaten pertsona guztiak ez lirateke bizirik egongo. Hori dela eta, glutenik ez duten produktuak hartu beharko genituzke. Horrek esan nahi du, proteina hau duten zerealak kendu beharko genituzkeela dietatik eta traza moduan glutena izan dezaketen produktuak ere bai. Honetan fijatzea oso garrantzitsua da
Glutena duten zerealak: garia, espelta, zelakea, kuskusa, opilak, gailetak, ogia eta tankera horretako produktuak.
Glutenik gabeko zerealak: Oloa, artoa, arroza, kinoa, artobeltza… dira produktu horietako batzuk. Oloaren kasuan glutenik ez duen arren, trazak izaten dituzte beraz glutenik gabekoa jartzen duena jartzen du. Plater desberdinak egin daitezke makarroi normalak jan gabe eta geroz eta produktu gehiago daude gaur egun hau errazagoa izateko.
Espezieak gauza desberdinetarako erabiltzen diren osagai interesgarri eta osasungarriak dira. Esaterako, jengibrea eta iltzea infusioetarako, kuminoa elikagai gisatuetarako, perrexila eta albahaka belar aromatiko gisa erabiltzen dira.
Kuriositate moduan, antioxidatzaile gisa ikerketa gehien dituen espezia piperrauts beltza da, eta kurriak, kurkumak eta jengibreak otordu baten osteko gluzemia kurba txikiagotzen laguntzen du. Kuminoak gasak eragiten dituzten elikagaiak jan ostean digestioak hobetzen laguntzen du.
Errezetak:
Tofu marinatua
200g tofu
Ur edalontzi laurdena
2 soia saltsa goilarakada
1 ozpin koilarakada
Goilarakada 1 baratxuri hautsa
Goilarakada 1 piperrauts beltza
Oliba olio goilarakada bat
Gatz goilarakadatxo bat
Falafela
Osagaiak:
120 g txitxirio
2 berakatz hagin
Tipulaerdia
2 goilarakada kumino
Piperrauts beltza
2 goilarakada txitxirio irin
Nola egin?
Txitxirioak beratzen utzi 12 orduz gutxienez
Batidoraren laguntzarekin garbantzuak txikitu
Berakatza, tipula, kumino eta piperbeltza gehitu eta irabiatu.
Garbantzu irina gehitu.
Lortutako orea jalkitzen utzi ordubetez.
Forma eman eta olio pixka batekin plantxan kozinatu
Porridge (gosaritarako)
100g oloa malutak
250ml esnea edo edari begetala
Kanela pixka bat
Gatz pixka bat
Anakardoak
Masustak