Gure haria
Lanbideak
Esther Murelaga | EITb media
"Baipasa"ren neguko lanurtearen azken astean lanbide ezberdinak ezagutu ditugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lanbideak ugariak eta ezberdinak dira gure artean eta horietako batzuk ezagutu nahi izan ditugu "Baipasa"ren neguko azken lanastean lanbide horietako protagonisten eskutik. Maider Unda kirolari eta artzain munduko Europako eta Espainiako Txapelketetan punta-puntan ibili da, eta Beijingo eta Londresko Olinpiar Jokoetan parte hartu dzuen eta momentu honetan artzai lanetan dabil.
Ardiak eta artzain lana hizpide hartuta, Gema Arrugaetarekin ere hitz egin dugu, berak artzaintzari buruzko liburua egin du eta argazkilaria da. Ondoren buelta erdi eman eta artista eta dantzariekin hitz egin dugu: Miriam Loidi jarri da lehenengo gure mikrofonoen aurrean eta ondoren Amaia Elizaran dantzariaren lanbideaz hitz egin dugu.