Kargatzen...
Itxi

Bidaiak

Helsinkin eta Iruñean egun pasa egiteko planak

Marijo deogracias | EITb Media

Finlandiako hiriburuan egun guztiko plana egin digu Araitz Claramuntek eta Iruñean, berriz, Aritz Otazuk.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Uda sasoia bidaiatzearekin lotzen du askok eta "Blaipasa"n ere egun pasako planak egiten dabil. Gure #lonelyplanet partikularra osatu asmoz ari gara. Bazatoz?

#Nonmadak atalean, Araitz Claramuntek (@acorewii) Helsinkira (Finlandia) eramango zaitu. Hauxe 24 ordutan Finlandiako hibururua ezagutzeko proposamena:

·        Gosaria, Café Regatta-n.

·        Jarraian, Sibelius monumentura bisita.

·        Bazkaria, Löyly-n; izokin sopa!

·        Gero hirigunetik buelta: Kauppatori, Senaatintori, Rautatieasema eta Helsingin Tuomiokirkko ikusteko.

·        Arratsaldean, Mustikkamaara joatea proposatu digu: paseoa egin eta grillimakkara batzuk jateko hondartzan.

·        Iluntzean, Levant-en afaldu ondoren, Sompasaunara joatea gomendatu du Araitzen, eguna erlaxatuta amaitzeko: sauna naturala, komunitarioa eta itsasoaren ondo-ondoan!

Eta, Iruñetik ere egin dugu egun pasa, Aritz Otazuren (@aritzotazu) laguntzarekin. Jakina, hamaiketarako hitzordua egin dugu: Urtain hamaiketakoa dastatzeko. Eta, gero, historian murgildu gara: Iruñeko katedralean eta Nafarroako artxibategian ibili gara, Mintzoa argitaletxeko arduradunarekin.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)