Akustikoa
Hitz eta konposizio propioz busti dizkigu uhinak Intza Unanuek
Esther Murelaga | EITB Media
Gitarra eskuartean eta Aritz Pardina alboan duela hiru abesti propio eskaini dizkigu zuzen-zuzenean Intza Unanue oriotarrak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Intza Unanue oriotarrak bere hitz eta konposizio propioz bete eta busti dizkigu 'Blaipasako' uhinak. Unanue haurra zenean hasi zen musika munduan eta ordutik bide luzea egin du; kantagintzan hasi zen Olatz Zugasti musikariarekin eta Benito Lertxundiren taldean ibili da urte luzez.
Blaipasara Aritz Pardina eta bere gitarra alboan zituela etorri da Intza Unanue akustikoa eskaintzera eta bere hiru kanta abestu dizkigu zuzen-zuzenean: "Akuamarina", "Bakardadean" eta "Urria".