2 argazkitan
Kolonbiako eta Birmaniako argazkiak ekarri dizkigu Irantzu Pastor argazkilariak
Klima aldaketak munduan eragin dituen giza desplazamenduen adibide argi bi ekarri dizkigu: Kolonbian hidroelektrika baten eraikuntzaren aurkako borrokaren protagonista bat eta Birmanian jade harria ustiatzen duen meatze batekoa
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Irantzu Pastor argazkilariak klima aldaketak eragindako giza desplazamenduen beste 2 adibide ekarri dizkigu gaurkoan: Kolonbiako Magdalena ibaian egin zuten hidroelektrika baten eraikuntza lanen kontra borroka egin zuen arrantzale batena eta Birmanian jade harria ustiatzen duen meatze erraldoi batekoa; azken honetan kontraste moduan tenplu budista bat agertzen da baso erdian. Birmaniako argazkia 2021ko World Press Photon saritua izan zen.