Itxi

BLAIPASA - SLOW FASHION

Ekitaldi batera joateko look perfektua nola aukeratu behar dugu?

Jokin Ayerregaraik ekitaldi batera gonbidatzen gaituztenean kontutan hartu beharreko guztiak azaldu dizkigu. Ezkontza baterako, edota jaunartze baterako gure look perfektua nola osatu kontatu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jokin Ayerregaraik ekitaldi baterako joateko kontutan hartu beharrekoak azaldu dizkigu 'Baipasa' saioan. Bere hitzetan, gure bertsio dotoreena bilatu behar dugu, ekitaldi mota bakoitzera lotuta. "Ezkontza batetara, adibidez, dotore eta txukun joan behar dugu, baina ez begirada guztiak geureganatzeko helburuarekin". Izan ere, Jokinen esanetan, ekitaldia antolatu eta protagonista diren ezkongaienganako errespetu falta da gure janzkerarekin protagonismo guztia geureganatzea.

Ezkontzetarako soinekoak egiten dituen Goiuri Unanuerekin ere hitz egin dugu Blaipasan, Goiurik "Soia Bridal" marka du, eta gonbidatu eta ezkongaientzat egiten ditu soineko, traje eta monoak.

Audioak (1)