Kargatzen...
Itxi

Sukalde kontuak

Greziako errezetarik gozo eta arrakastatsuena ekarri digu Enara Parrak: Souvlakia

Txerri, bildots edo oilaskoarekin eginiko plater hau oso egokia da udan eta, batez ere, barbakoa bat hurbil dugunean egiteko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

'Blaipasa'ko sukaldari partikularrak, 'Roots and Cook' atariko Enara Parrak Greziako errezeta gozo eta arrakastatsu bat ekarri digu: Souvlakia. Bildots, txerri edo oilaskoarekin egindako pintxitoak dira parrilan eginak, platerean edo pita ogi barruan zerbitzatzen dira. Enarak ekarri digun errezeta osatzeko yogurt-a saltsa eta tomate entsalada bat jarriko dizkiogu souvlakiari.

Hauek dira souvlakia 4 pertsonentzat egiteko behar ditugun osagarriak:

¿ 400 g oilasko-bularra edo izterra, hezur gabe

¿ limoi 1 zukua

¿ oliba olioa koilarakada 1 

¿ oregano koilarakada 1

¿ lehortutako ezkai koilarakada 1

¿ berakatz bat

¿ 2 erramu hosto

¿ gatzak eta piperbeltza

Yogurt saltsa:

¿ 4 koilarakada jogurta, naturala edo grekoa

¿ berakatz bat txiki-txiki eginda

¿ koilarakada ½ mostaza

¿ lima erdiren birrindura

¿ lima baten zukua

¿ 2-3 menta hosto, txiki txiki eginda

Zerbitzatzeko:

¿Pita ogia

¿Tomate bat, xerratuta

¿Tipula gorria


Eta nola prestatu behar dugu:


¿¿¿ Oilaskoa 2 zm-tako zatitxotan moztu eta ontzi batera pasa.

¿¿¿ Oilasko gainera bota, limoi zukua, oliba olioa, oreganoa, ezkaia, berakatza txiki txiki eginda, erramu hostoak, gatza eta piperbeltza.

¿¿¿ Ondo nahastu, ontzia itxi eta hozkailuan gorde 1-2 orduz, oilaskoa marinatzeko.

¿¿¿ Bitartean katilu txiki batean yogurt saltsa egiteko osagai guztiak ondo nahastu eta hozkailuan gorde.

¿¿¿ Oilaskoa hozkailutik atera eta sastatu egurrezko pintxito edo makilatxoetan. 5-6 bat aterako dira.

¿¿¿ Zartagin bat sutan ipini, eta oliasko makilatxoak egin. Bueltak eman alde guztietatik egin eta doratzeko.

¿¿¿ Zerbitzatu: Hartu pita ogi bat eta ipini oilasko makilatxo bat erdian, kontuz makilatxoari tira egin oilaskoa ogian geratu dadin. Gehitu yogurt saltsa pixkat, tomate eta tipula.

On egin.

Audioak (1)