Kargatzen...
Itxi

Sukalde kontuak

Siziliara eraman gaitu gaur errezetarekin Enara Parrak

Esther Murelaga | EITb Media

Makarroiak prestatu dizkigu siziliar erara eginiko pestoarekin, tomatearekin eginiko pestoarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gaurkoan Italiara eraman gaitu Enara Parra "Blaipasa"ko sukaldariak gaurko errezetarekin. Makarroiak pestoarekin prestatzeko proposamena egin digu, baina betiko pestoa alder batera utziz. Bere pisuki izan zen Paolo siziliarraren familia errezeta ekarri digu eta pestoa tomatearekin prestatu digu.

Beroa, epela, zein hotza jan daitekeen errezeta dela kontatu digu Enarak eta pestoa egun batzuk lehenago ere prestatu dezakegula esan digu. Entzun errezeta eder hau egiteko behar dituzuen osagaiek zerrenda eta nola prestatu behar duzuen.

On egin!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)