ZER IKUSI
Komedia espainiarra, istorio eder bat Italiatik eta zinema kritikarien aurtengo sariduna
Garcia y Garcia, Lazzaro Felice eta Nomadland izan ditu hizpide, besteak beste, Sara Hernandezek
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Asteon zinema-aretoetan estreinatu da Garcia y Garcia (Ana Murugarren, 2021) komedia espainiarra. Izen bereko tipo bi nahastuko dituzte aireportuan eta hortik aurrera... Sara Hernandezek #zerikusi tartean izan du hizpide José Mota eta Pepe Viyuela protagonista dituen komedia.
Tabakaleran, bestalde, plataforma digitaletan estreinatu behar izan zen film italiar bat izango da ikusgai pantaila handian: Lazzaro Felice (Alice Rohrwacher, 2018).
Eta Zinemaldiaren atalean, Nomadland (Chloé Zhao, 2020) izan du hizpide; izan ere, FIPRESCI Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioak film onenaren saria ematea erabaki du.
Bola estra: D'Artagnan eta hiru Mosketxakurrak (Toni García, 2021) animazioko filmaren kanta ere entzun dugu 'Blaipasa'n, euskaraz! "Bat, bi ta hiru ziren, mosketxakur famatuak!".