Elkarrizketa
Itziar Orbegozo: "Naturak eman zidan lehen ikasgaia hau izan zen: hasi hemen, zauden lekuan"
Sukaldeko xukaderan ausaz hazten ari zela aurkitu zuen tomate landaretxotik baratze propioa sortzera.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Itziar Orbegozo artista, film egilea eta Tabakalerako 2deo ikus-entzunezko laborategian koordinatzaile da. Eta ikasturte honetan, bi astetik behin, astelehenetan, 'Baipasa'n entzungo dugu. Gauzarik arruntenak eta ohikoenak beste begi batzuez ikusten ditu eta bere begi horiekin egiten dituen aurkikuntzak ekarriko dizkiguzu tarte honetan.
Guk Itziar urbanotzat eta hiri-zaletzat dugu, baina, bere lehen kolaborazioan naturaz eta nekazaritzaz hitz egin digu, naturak irakatsitakoez eta, nekazaritzaz ezer jakin gabe, baratzean eman dituen lehen pausoez. Sakatu play eta entzun osorik kontatu digun guztia!