Gure haria
Lejarreta sarraila denda
Sarrailagintzako gakoez galdezka jo dugu Hernaniko dendara. Donostian eta Beasainen ere denda bana du Gipuzkoan sarrailagintzan erreferentea den etxeak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ana Maite Zapirain da gaur egun Lejarreta sarraila etxeko arduraduna. Jabetza aldaketa izan zen Lejarretan duela bi belaunaldi. Eta gaur egun, Donostian ez ezik , Beasainen eta Hernanin denda bana dute eta etxez etxeko 24 orduko zerbitzua eskaintzen dute 20 lagunen artean. Hernaniko dendan izan gara 'Baipasa'n giltzak nola egiten dituzten eta eraikinen segurtasuna nola lantzen duten ezagutzen. Aiora Labaka biltegiko arduraduna ere gehitu zaigu solasaldira.