ERTZAK
Irratia da sinesgarritasun handiena duen komunikabiea. Zuk zer diozu?
Leire Iturregui EHUko irakaslearekin aritu gara irratigintzaz eta baita ikasturte hasierarako erronkez. Baipasan kolaboratzaile izango dugu ikasturte honetan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
EHUko kazetaritza, publizitate eta ikus-entzunezko ikasleak irratira gerturatzea da Leire Iturregui EHUko irakasleak ikasturte honetan esku artean duen erronkatako bat. Guk ere hala nahiko genuke eta Baipasan aritzeko gonbidapena luzatu diogu. #ertzak tartean arituko zaigu hamabostean behin, eguaztenetan.
Ikasturtea poz-pozik hasi dugu ze, Iturreguik azaldi digunez, "Eurobarometroaren datuen arabera, Europan sinesgarritasun handiena duen hedabidea da irratia, telebista ta prentsaren gainetik". Eta ez hori bakarrik: irratiak "bakardadea murrizteko duen gaitasuna" ere balioan jarri du Iturreguik, "horrekin batera esatariekin sentimendu oso estua garatzera iristen dira/gara entzuleok; 'intimitate ilusioa' deituriko kontzeptua da, esatariak gurekin daudenaren sentsazio hori".
Ea ba, eusten diogun horri guztiari ikasturte berri honetan!
Piztu irratia!