Gure Haria
Txokolatea, gorputz eta arimaren gozagarri unibertsala
Lierni Ibargutxi | EITB Media
Roald Dahl idazlea irailaren 13an jaio zen, 1916an, eta egun berekoa zen - 1857.urtekoa- Milton S. Hershey ere, Hershey's txokolateen sortzailea. Horregatik izendatu zuten gaurko eguna Txokolatearen Nazioarteko Eguna 1995. urtean
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eta "Baipasa"n aitzakia gutxi behar dugu ospakizun gozo baterako. Astelehena izanik, gainera, zer hobea gure burua txokolate apur batez mimatzea baino? Baionako Cazenave txokolategiko Pantxo Binboire, Eder Estetika Zentroko Bea Gonzalez eta Donostiako Udal Liburutegiko Elena Oregi gonbidatu ditugu eta hirurekin txokolatea hartzearen plazeraz, kakaoaren onurez eta Roald Dahlen literaturaz hitz egin dugu. Sakatu play eta gozatu zuk ere!