Kargatzen...
Itxi

Gure haria

Artea biziz

Tere Beloki | Eitb Media

Artea gertu sentitu eta bizitzeko hiru ekimen gaur "Baipasa"n: Ozaetan naturarteko jolasguneak, Arte Publikoaren lehen topaketak Donostiako Intxaurrondon eta Mañariko Angurreta harrobia eskenatoki.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Urteak daramate Araban, Ozaetako Garaionen natur artea lantzen bereziki zumitzarekin. Haurrentzako jolasguneetara zabaltzen ari dira euren artelanok eta egunotan Bizi, eraiki, hezi eta jolastu Naturartean topaketak egiten ari dira, jolasgune berrien prototipoak sortu asmotan. Amaia Gabilondok eman dizkigu xehetasunak.

Asteburuan hasiko da bestalde Donostiako Intxaurrondo auzoan Cara de Pan elkarteak antolatuta Arte Publikoaren lehen topaketa. Auzoan aspaldian txertatuta dauden arte garaikideko lau eskultura oinarri hartuta hainbat tailer eta bestelako ekimen antolatu dituzte auzotarrek artea gertuago bizi dezaten, Nerea Garmendia kultur kudeatzaileak kontatu digunez.

Eta urtetan harri grisa eman duen Mañariko Angurreta harrobia artegune bihurtzeko ahaleginean dabiltza. Eskuartean duten proiektuaz aritu zaigu Victor Arrizabalaga eskulturgilea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)