ERTZAK
Komunikabideetan emakumeek duten, edo ez duten, presentziaz aritu gara Leire Iturregirekin
Marijo Deogracias | EITb Media
Genero ikuspegia txertatzea ezinbestekotzat jo du EHUko Kazetaritza irakasleak: "emakumeon hitza, esan eta entzuteko garrantzia".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Egunkarien azalei begira, emakume bi ikusi ditugu argazki nagusi eta lerro-buruetan: Miren Agur Meabe eta Idoia Mendia. Baina ez da ohikoa izaten. Eta horri tiraka aritu gara Leire Iturregi EHUko kazetaritza irakaslearekin, emakume erreferenteak nola eta non sortu izan diren eta genero ikuspegia txertatzearen garrantziaz.
"Erreferenteetatik hasi, eta edozein esparrutan, maila mikroan ere, ahots horien inportantzia azpimarratu" behar dela adierazi du Iturregik.