Kargatzen...
Itxi

Gure haria

Egutegiari beste era batera begiratzen

Lierni Ibargutxi | EITB Media

Gaur, urriaren 1a, urte hidrologikoaren lehen eguna da ipar hemisferioan eta ez egutegiari beste era batera begiratzeko modu bakarra: astronomian, argitaletxeen munduan eta modaren industrian, esaterako, urteek hainbat esanahi dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ura Uraren Euskal Agentziako komunikazio arduradun den Eneko Albizurik kontatu digu zergatik hasten den urte hidrologikoa urriaren 1ean munduko ipar hemisferioan. Itziar Garate astronomoarekin urte sideralaz, urte tropikoaz eta urte anomalistikoaz hitz egin dugu. Durangoko Azoka gero eta gertuago dagoelarik, Uxue Errazkin Erein argitaletxeko editoreak azaldu digu nola antolatzen duten lana urtean zehar eta zein nobedade ikusiko ditugun euren standean aurten. Modaren industrian urteko sasoiak ere modu berezian banatzen direla eta, Laino Bilbao moda diseinatzailearen lana ezagutzeko aukera izan dugu. Sakatu play eta entzun elkarrizketa guztiak orain!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)