ERTZAK
Komunikazio aholkulariak eta erakunde komunikazioa. Non dago muga?
Marijo Deogracias | EITb Media
Leire Iturregi EHUko kazetaritza irakaslearekin aritu gara erakunde komunikazioaz eta komunikazio politikoen aholkulariez. Geroz eta ohikoagoa da komunikazio aholkulariak aritzea erakundeetan, baina zerbitzu publiko batean ari direla ahaztu gabe aritu beharko lirateke.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Spin doctor" deituriko figura Estatu Batuetan sortu zen Ronald Reaganen garaian. Harrezkero, asko zabaldu dira ez bakarrik hauteskunde kanpainetan hautagaien aholkulari gisa. Baita, udal, foru aldundi eta gobernuetan, komunikazio aholkularitzan. EHUko kazetaritza irakasle Leire Iturregik lagundu digu #ertzak tartean komunikazio ahokularien funtzioak zeintzuk diren jakiten. Akademian eztabaida eragin izan du beti kazetaritza eta komunikazioaren arteko harremanak, "printzipioz helburu kontrajarriak daudelako: komunikazio bulegoetatik beti zaindu nahi izango da erakundearen irudia, eta kazetari batek beti bilatu beharko du komunikazio bulegotik kontatu nahi ez den hori. Hori da oinarrian dagoen profesio bien planteamendu teorikoa".
Eta guztia Ivan Redondo aitzakia hartuta.