Euskal Herriko kaleko jana
Kaleko jan ona eta kalitatezkoa topatu dugu. Iruñean, Bilbon eta Donostian. Sandwichak,enpanadillak eta pizzak
Itziar Alduntzin | EITb Media
Kaleko gastronomia, janari azkarra eta kalitate txarrekoa dela pentsatzen duzuenak oker zabiltzate. Vending makina batetik bertan egindako pizza artisau goxoak jan ditugu. Egiten diren obradorean egin ditugu, makinan sartu, makinatik hartu eta Euskadi Irratiko estudio nagusietara ekarri.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kaleko gastronomia kalitate txarrekoa dela pentsatzen duzuenak oker zabiltzate. Vending makina batetik pizza goxoak ateratzen direla erakutsiko dizuegu.
Pizza horiek ateratzen diren obradorean izan gara pizzak egiten gero makinan sartu ditugu eta ondoren makinatik atera berritan Euskadi Irratiko estudio nagusietara ekarri ditugu. Lapurdiko Pizzak izena dute. Damien Laurentzena eta Nayeli Rivadeneyrak egiten dituzte mimoz eta preimerako lehengai freskoekin. Errenterian, Astigarragan eta Donostian dauden vending makina batzuetan aurkituko dituzue. Makinatik zuzenean egin berriak. Hego Euskal Herriko aurreneko pizza makinak dira.
Bilboko Dandolabrasan Nikkey sukaldaritza egiten dute. Kaletik goazela jateko mokadu ikaragarri goxoak. Latinoamerikako eta Japoniako sukaldaritza gorenera eraman dute.
Iruñean, Saintwichen izan gara. Eskuan sartzen ez diren ogitartekoak landuak egiten dituzte. Hiru pisuko mokadu zoragarriak.
Kalitatezko gastronomia gure kaleetan dago.