Kargatzen...
Itxi

Gure haria

Hondartza ala mendia?

tere Beloki | EItb Media

Mendiaren aukera egin eta zuhaitz ibilbideen bila aritu gara udazken giroko arratsalde honetan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nafarroako zuhaitz zaharren elkarteko Mikel Belaskok Etxarri Aranazko haritzen ibilbidea proposatu digu. Munaingo haritz zaharrak ikustera joateko gonbitea egin digu Rafa Elorzak, Club Vasco de Camping elkarteko presidenteak. Mendiari buruzko ipuin lehiaketa antolatu dutelako jo dugu berarengana. Fikzioa dirudi baina ez da: Mutrikuko kale-kalean aguakate arbolak  daude eta Mutriku, Deba eta Zumaiako beste arbola asko bezala geolokalizatuta ditu  ibilbideak proposatuz  Euskal kostaldeko geoparkeak. Hala kontuatu digu Gontzal Agotek, Geoparkeko ingurumen arduradunak. Eta arbolak ardatz dituen ibilbideetan urtero milaka lagunek bezala, Gernikako Arbolari egin diogu gaur bixita. Amaia Garcia Gernikako Turismo Bulegoko arduraduna izan dugu gidari.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)