Itxi

Gure Hiztegia

K-olatua "Baipasa"ra iritsi da

Lierni Ibargutxi | EITb Media

Oxford Ingelesezko Hiztegiak berriki egin duen bezala, guk ere hitz korearrak gehitu dizkiogu gureari: aegyo eta mukbang.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mikele Arana ingeles irakasle eta korear kulturan zaletuak argitu dizkigu gaur ikasi dizkigun hitz berrien esanahiak. Aegyo, esaterako, jarrera bati edo espresatzeko modu bati esaten zaio, jarrera edo modu polit bat da, ahots tonu altuz, haurren hizkera imitatuz eta eskuekin masail ondoan keinutxoak eginez egiten dena. K-pop musikako izarrek askotan erabiltzen dute jarrera hau jendaurrean. Eta jendaurrean egiten da, baina bideo emankizun bidez, mukbang: zuzenean emititzen den otordu bat da. Gehiago jakin nahi? Sakatu play!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)