Iradokitzailea zait...
Erreskate distantzia zer den azaldu digu gaur Ylenia Benitok
Lierni Ibargutxi | EITb Media
Beldurrezko istorioak gustuko dituen arren, beldurti samarra dela aitortu du gure kolaboratzaileak, baina gakoa, beste egoera askotan bezala, bakarrik ez egotean datza.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Beldurrezko istorioak, beldurrezko filmak, lagunekin ikusten badira, ezustekoak eta izua txikiagoak direla ageriko kontua da. Ylenia Benitori, neurri handi batean, horregatik gustatzen zaizkio istorio hauek: inguruan lagunak dituelako. Gertu daudela sentitzen du eta beldurra sentitu arren, eskua luzatu eta hantxe aurkituko ditu. Horrelako zerbait da erreskate distantzia, gomendatu digu izen bereko liburu eta filmean ondo azaltzen duten bezala. Sakatu play eta entzun osorik kontatu diguna!