Gure Haria
Txandalak bai ala ez?
Itziar Alduntzin | EITb Media
Txandalez, txandalkiez, "txandarrez" hitz egin dugu luze "Baipasa"n. Hedoi Etxarte idazleak "Sortaldekoak" bere azken poema liburuaren aurkezpen egunerako jantzi zuen txandalak eraman gaitu jantzi eroso honen itzuleraz hitz egitera.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
1894ean Amiens-eko fabrikatzaile batek izena eman zion jantzi honi gehien erabiltzen zutenen omenez: Baratxuri saltzaileek edo Chands D´ail deiturikoek.
Hori ikasten hasi dugu gaur txandalei eskaini diegun tartea. Zergatik aritu garen txandalez? Hedoi Etxarte izan da arrazoia. Idazleari deitu diogu galdetzeko ea Sortaldekoak bere azken liburuaren aurkezpen eguneko txandal zoragarri hori nondik atera zuen. Txandala indartsu sartu da berriz ere gure armairuetan: 2.000 euroko txandaletatik hasi, eta supermerkatu, denda txiki zein bigarren eskuko txandaletara. Txandalez serio aritu gara, baita umorez ere, Ion Martinez Txiki umoregileak bakarrizketa oso bat eskainia diolako txandalari.
Donostiako Auzmendi dendako Paul Auzmendik, izen handieneko diseinu etxeen txandalak nolakoak diren eta ze prezio duten kontatu digu.
Natalietta Zumarragako dendako Natalia Mora-Gil modan adituak aitortu digu, txandala gorroto izatetik bere dendan eta armairuan sartzera pasa dela.
Flappers bigarren eskuko online dendako Ainhoa Urrutiak txandal zaharrak berreskuratzen ari direla kontatu digu.
Txandala gure armairuan ez dakigu baina Euskadi Irratian, "Baipasa"n behinik behin, barreneraino sartu zaigu.