Gure Haria
Publizistak bitartekariak dira
Gaur Sandwicharen Nazioarteko Egunak tarteko eta bitartekoez aritzera eraman gaitu eta gure hamabostean behineko publizitate tartean ere jabetu gara publizistak bitartekari hutsak direla.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bezeroa eta produktua daude eta erdian dago publizista. Bere helburu bakarra produktua saltzea. Horretarako denak balio du baina dena asmatuta dago.Hala ere, bada oraindik harridura sortzeko aukerarik hain motibatuta bizi den gizarte honetan. Ez da lan erraza baina egin ahal da. Publizitatearen oinarrizkoenera eta iraganeko bideetara iritsi gara Asier Gesalagarekin hizketan: Sandwich-pertsonetara.