IBILBIDEAK
INVENTARIUM erakusketa, Sandra Garayoa
Itzair Alduntzin | EITb Media
Zumarragan ostiralean irekiko ditu ateak "Inventarium"ek, Sandra Garayoa ilustratzailearen erakusketak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Sandra Garayoa ilustratzaile donostiarrak dena prest du bihar Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean "Inventarium" erakusketa zabaltzeko.
19:00etan Sandrak berak bisita gidatua eginen du.
Pandemian hasi aurretik bere betiko lana utzi eta ilustratzaile lanari % 100ean heltzea erabaki zuen. Ongi hartutako erabakia izan da, sariak eta erakusketak atera zaizkiolako ordutik eta kontentu dago oso.
Sandra Garayoaren ilustrazioa ezagutzeko aukera paregabea da "Inventarium" erakusketa, Zumarragan bihartik aurrera.