GURE HARIA
Behin-behinekoa noiz bihurtzen da betiko?
Eider caceres | EITb Media
Erantzun bila aritu gara Donostiako Amara Berri auzoan pandemian zehar hainbat neurri behin-behinean hartu eta oraingoz eustea erabaki dutenekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Osasun zentroko itxarongelako aulkiak hutsik zeudela eta Mikel Baza lehen arretako medikuen elkarteko ordezkariak telefonoz esan digu pandemia baino lehen ere egiten zirela telefonozko kontsultak eta gaur egun erdiz erdi ari direla telefonozko kontsultak eta aurrez aurrekoak egiten .
Olaizola botikan esan digute botika barruan ibilbide jakin bat eginez ibili beharra betirako geratuko dela.
Alai tabernan ere betirako utziko dute mostradoretik leihora jarri duten zubitxoa. Tabernako txoko kuttuna galdu arren askoz errezago iristen dira horrela jendearengana.
Esparru tabernan egunkari asko izaten zituzten pandemia aurretik. Orain bakarra ere ez eta horrek bezero mota ez ezik , ordutegia aldatu erazi die. Izko ileapaindegian ere ordutegia aldatu dute bezeroek eta langileek distantzia soziala errespetatzeko aukera izan dezaten.
Leihoak irekita bigarren negua pasatzeko prest daudela esan digute Amara Berri ikastetxean eta leihoak irekita daudela bidaiatzeko prest egon beharko dugu hiriko autobusetan ibiltzen garenok ere .
Eta behin gure lantokian, Leire Garcia EITBko laneko osasun saileko buruak esan digu OSALANek besterik agindu bitartean egoerak hobera egin duelako panel artean eta musukoarekin egin beharko dugula lan. Fitxatzeko makinak tornua irekiko badigu tenperatura neurketa egiten digu oraindik baina neurri honek kontatuta izan ditzake egunak. Ez da betirako.
Gu lantokira etortzen gara baina beste enpresa askotan online lan egiten jarraitzen dute. EMANAkoek adibidez -enpresei formazioa eta aholkularitza ematen die- euren eskaintza bihurtu dute ia erabat online, Maider Gorostidi jerenteak esan digunez.
Eta adibide hauek guztiak bildu ondoren, teoriaren bila jo dugu Maialen Akizu soziologoarengana, behin behinekoa noiz bihurtzen da betiko? galdetuz.
Erantzunak entzun nahi badituzu eman play goiko audioan.