GURE HARIA
Mintzalagun iragarkia Super Pop estilora
Eider Caceres | EITb Media
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Topaguneak mintzalagunak bilatzeko egindako kartelaren inguruan hitz egin dugu "Baipasa"n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Dagoeneko ehunka mintzalagun lanean dabiltza. Azaroaren bigarren astetik aurrera, mintzalagun taldeak elkartzen hasi dira euskara praktikatzeko helburuarekin; eta egitasmoaren izen-emate kanpaina ere abian da jada.
Horren harira, Bagerak, Donostiako Euskaltzaleen Topaguneak, mintzalagunak bilatzeko kartel bat egin du eta "Baipasa"n Súper Pop aldizkariaren itxura hartu diogu.
Gurean izan ditugu, bihotz-piruleta eta guzti duen kartelaz hitz egiteko, Leire Lardizabal, Topaguneko Mintzapraktika kanpainako arduraduna, eta Haizea Lekuona diseinatzailea.