Itxi

Gure Haria

Udazken asteburu bateko ohiko planak

Itziar Alduntzin | EiTb Media

Lau proposamen ditugu Baipasan: Piperrak poteratu, armairu aldaketa egin, Behobiako lasterkariak animatzera joan eta Arabar Errioxatik paseotxo bat.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Udazken asteburuak etxean gelditzeko oso aproposak izan daitezke: Piperrak poteratu, armairu aldaketa egin... 

Kalera atera nahi duenak ere badu zer egin: Behobiako lasterkariak animatzera joan edota Arabar Errioxatik paseotxo bat eman.

Plan hauek denak fundamentuz aurkeztu dizkizuegu Baipasan.

Ordenatrix enpresan, txukunketarako obsesioa lanbide bihurtu duen Oihane Cantabranak erakutsi digu udazkeneko armairu aldaketa nola egin behar dugun.

Piperrak ontziratzeko kontuak erdi ahaztuak ditugulaz jabetuta, Jose Luis Amatriaini deitu diogu eta pikillo piper nafar goxoak nola poteratu erakutsi digu.

Behobia eginen den asteburua izanda, badakigu animatzera jende asko ere joanen dela baina bada animatzaile lanetan aditua den eta inoiz hutsik egin ez duen bat: Jaime Alzugaray, Pirata. Bere historia ezagutu dugu.

Eta amaitu dugu udazken giro fresko eta lehorra duen Arabar Errioxako Kripan-etik malkarrik gabeko paseotxo bat ematen Arantzazu Lopez de Aldarekin.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)