ZIENTZIA
Gure burmuinak hitzek sortzen dituzten egituretara moldatzeko gai direla ikasi dugu Esti Blancorekin
Marijo deogracias | EiTb Media
Hitzak datozen frekuentzian dantzatzen dute gure neuronek. Hala azaldu digu Esti Blanco Elorrietak "Baipasa"n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gure burmuineko neuronak elkar komunikatzeko deskarga elektrikoak bidaltzen dituzte. Hori bakarrik ez. Azken ikerketen arabera jakin da, "hizkuntza entzuten dugunean, gure neuronak hitzak datozen frekuentzia horretan ipintzen direla dantzan, sintonizatu egiten dira. Baina horretaz gainera, ikusi dugu burmuina ez dela bakarrik azaleko seinale horren erritmora ipintzen dantzan, baizik eta hitz horiek sortzen dituzten estrukturetara ere moldatzen dela". Esti Blanco Elorrioetak azaldu digu #zientzia atalean, Baipasa irratsaioan. Gure burmuinak egitura siktaikoak ezagutzen eta interpretatzen ditu, gu kontziente izan barik. Gehiago jakin nahi?
Sartu eta entzun Esti Blanco Elorrietarekin izan dugu soladaldia.