HIRIGINTZA
Euskal hiri eta herrietako berdeguneez aritu gara hizketan "Haritik Hirira" geografo taldearekin
Peru Arregi | EITb Media
Natural England erakundearen arabera, hiritar orok, bizi den lekutik 300 metro edo gutxiagora izan beharko luke 2 hektareako parke bat. Zeintzuk dira berdeguneen onurak? Zenbat dauzkagu gure hiriburuetan? "Haritik Hirira"ko Macias eta del Campo izan ditugu kontu hauek gurekin aztertzen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Haritik Hirira" Josu del Campo eta Jon Macias bikotearen proiektua da. Geografia da beren jarduna eta jakintza, informatzea beren xedea eta sarea beren hedabidea. Twitter-en aurkitu ditugu beren analisien argitalpenak. Lurralde oreka, euskararen kale erabilera edo oraingoan jorratu dugun berdeguneen presentzia erakusten dituzte mapa bidez. "Euskarazko analisi zabalago baten falta" sumatu dutela eta, hasi zuten "Haritik Hirira" proiektua eta guk gurera gonbidatu ditugu beren ondorioen berri eman diezaguten.