KLIMA LARRIALDIA
Federico Krutwig omenduko dute Htik BIOra jardunaldietan
Marijo deogacias | EITB Media
Unai Tamayorekin eta Oskar Arantzabalekin aritu gara Klima Larrialdiaren tartean bigarrenez egingo den euskal ekonomialarien biltzarraz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Htik Biora edo Hidrogenotik Bioekonomiara. Horixe aukeratu dute gai nagusi Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarrean. Ostiralean egingo dituzte Bilbon, EHUren Bizkaia Aretoan.
Bigarren edizioan, Federico Krutwig omenduko dute. Oskar Arantzabal UEUko ekonomia saileko buruak azaldu digunez, Computer Shock Krutwigek 1984an idatzi zuen lanaz arituko dira. Arantzabalek esan digunez, Krutwigek orain dela 40 urte dagoeneko aurreikusi zuen hau guztia, "hardware eta software kontzeptuak inork ezagutzen ez zituenean aritu zen horretaz, eta baita digitalizazioaz ere".
Horrez gainera, hidrogenoaz eta desazkundeaz ere arituko dira. Jardunaldiak UEU, Ekonomisten Euskal Elkargoa eta UPV/EHUren artean antolatu dira. Informazio guztia hemen ikus daiteke.