Itxi

ELUR KONTUAK

Elur-makinei tokia egin diegu ‘Baipasa’n

Bidegik Zestoako ordainlekuaren parean duen neguko bidezaintzako gunean izan gara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Joan den osteguneko albistegietan entzun genituen hitz batzuk berreskuratu ditugu 'Baipasa'n. Aintzane Oiarbide, Gipuzkoako bide azpiegituretako foru diputatuaren hitzak dira.

A-15 autobidean, Belabietako tunelean konponketa lanetan aritzearen ondorioz,  ez da elur-makinarik kabitzen. Ondorioz,  elur maila 700 metrotik beherakoa izateko aurreikuspena dagoenetan A-15 ixtea erabaki dute.

Nahiz eta oraindik Euskalmeteko lankideek halako aurreikuspenik egin ez duten, 'Baipasa'n tokia egin nahi izan diegu elurra bota zain dauden elur-makina horiei.

AP-8 autobidera joan da Tere Beloki lankidea eta Iñigo Agirregomezkortarekin, Bidegi foru sozietatean mantenu eta kontserbazio teknikariarekin, elkartu da.

Audioak (1)