Kargatzen...
Itxi

GURE HARIA

Geometria

Eider Caceres | EITb Media

Gaurko ‘Baipasa’ko puzzleak hiruki feministaz gain, beste irudi geometriko batzuk ere izan ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Eskuekin buruz beherako hirukia irudikatuz etorri gara azaroaren 25 honetan. Baina berehala jarri gara beste irudi geometriko batzuei begira.

Laukiarekin hasi gara, Ainhoa Juaristik eta Martina Illarregik sortu duten Lauki Makala elkartearekin. Kultura eta teknologia uztartzen dituzte; eta geometria izenean!

Beste irudi geometriko batzuk ere mahai gainean jarri ditugu. Zer iruditzen zirkulua? Anartz Zuazuk badu zerbait esateko irudi geometriko honetaz, Borobil antzerki konpainiaren sortzailea baita.

Laukitik zirkulura egin dugu eta zirkulutik hirukira pasa gara. Egoitz Albeniz izan dugu gure artean Hiruki Larroxa kooperatiba eta elkarteko kidea izateagatik.

Zirkuan aurkitu dugu trapezioa Irati Gonzalezen eskutik, Berdinki zirku konpainiako trapezista.

Eta puzzleko piezak behar bezala ezkontzeko geometrian aditua den norbaiten premia sentitu dugu eta horregatik Gure kooperatibako Lorena Egidazurengana jo dugu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)