KLIMA LARRIALDIA
Zer eta nola prestatu Gabonetako jakiak, jasangarriak izaten jarraituta?
Marijo deogracias | EITb Media
Nora Esnaolak gogoratu digunez, jasangarritasunaren aldeko aktibista ere bada ekintza txikietan aritzen dena; horiek ere inpaktu handia izan dezakete.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kontsumoaz eta jasangarritasunaz aritu izan gara "Baipasa"n Nora Esnaolarekin eta bere azkeneko kolaborazioan okelarik gabeko astelehenez eta Veganuary ekimenaz aritu zaigu. Gaur ere, soberakinak bota baino lehen, ikuspegi jasangarria presente izateko aholkatu digu, askotan aipatu bezala, "ez delako zertan aldaketa erradikalik egin behar eragin esanguratsua izateko".
Eta, ginga modura: Gabon egunetarako menu goxo-goxoa ere proposatu digu. On egin eta izan jasangarri!