ZIENTZIA
Neuro-eskubideak transhumanismora bidean
Marijo Deogracias | EITB Media
Ikerbasqueko ikelari Aitzol Garcia Etxarrik azaldu digu zer den transhumanismoa eta zergatik den garrantzitsua neuro-eskubideak aitortzea eta babestea. Hau ez da zientzia fikzioa. Hau #zientzia da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Neurozientzien garapenean azken urteetan gauza ikaragarriak lortzen ari direla neuroteknologien arloan. Hala azaldu du Aitzol Garcia Etxarrik Baipasan. Eta "zientzia-fikzioa dirudien arren, aurrerapen horiei esker gure garuneko informazioa deskodetzeko, zentzumenak handitzeko edo oroitzapenak aldatzeko gai diren gailuak garatzen ari gara gaur egun". Alegia, #transhumanismoa hemen dago eta hori dela eta, neuro-eskubideak sustatu ditu NeuroRights initiative izeneko erakundeak. 5 eskubide berri gehitzea eskatzen dute nazioarteko giza eskubideen adierazpenean.
Erreferentziak: